2014(e)ko urriaren 31(a), ostirala

Kirola



ZER DA KIROLA ?


Kirolak jolas edo lehiaketa helburu duten ekintzak dira, giza gorputza ahalegina edo gaitasuna eskatzen duten jarduerak. Kirola banaka nahiz taldeka egin daiteke. Kirolaren helburu nagusia gaitasun fisikoak iraunaraztea eta handitzea da, baita arintasuna, mugimendua edo indarra areagotzea ere. Kirolak, bestalde, gogoaren ezaugarri jakin batzuk indartzen ditu, ausardia, iraupena eta diziplina, adibidez. Bestalde, kirol ekintza antolatu guztien helburua markak haustea edo aurkakoari nagusitzea da. Horregatik, aldi jakinetan, lehiaketak edo txapelketak antolatzen dira mundu osoan.

Bi kirolari mota nagusi bereizten dira. Batetik, zaletua, edo kirola gustuz egiten duena, eta bestetik, profesionala, dirua irabazteko helburuarekin aritzen dena. Baina batzuetan, zaila da bien arteko bereizketa garbia egitea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina