2014(e)ko azaroaren 14(a), ostirala

Teoriako astekaria



2014/11/13

Ostegun honetan,  aurkezpenekin hasi gara, irakaskuntza gurpilari hasiera  emanez. Gaurkoan, ez zaigu guri aurkezpena egitea egokitu.  Aurkezpenak egiteko, talde bakoitzak testu ezberdin batzuk jorratu behar ditu,  IKTekin zerikusia dutenak.  Gaurkoan, bost taldek egin behar izan dute aurkezpena. Hauek aurkezpena egin bitartean, dokumentatzaileek datuak hartzen zituzten. 
Aurkezpenei dagokionez, interesgarriak eta laburrak  izan direla aipatu beharra daukat. Aurkezpenak orokorrean oso ondo egon dira eta laburrak izan direnez, arreta jartzea errazagoa izan da. Bestetik, aipatzeko da ere, nahiz eta laburrak izan, nire ustez larregi izan direla eta horrek jendearengan arreta galtzea ekarri duela, izan ere, luze egiten dira hainbeste aurkezpen batera, nahiz eta aurretik aipatu dudan moduan laburrak izan.

Aurkezpena egin dutenei dagokionez, hauek beraiek landutako ondo azaldu dutela esan beharra daukat.  Egoera honetan egotea zaila izaten da jendea zuri begira eta entzuten dagoelako, bai eta urduritasuna izaten duzulako. Zailtasun hau ikusita, irakasleak talde guztiei berain aurkezpenengatik eskertzea, primeran iruditu zait, egoera horretan egotea ez baita inoren gustuko izaten eta. 
Amaitzeko, aurkezpenak oso ondo egon direla aipatu behar dut, gauza berriak ikasteko balio izan didala bai eta taldekideoi izan ditugun zalantzak argitzeko balio izan digula ere nabarmendu behar dut.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina